Humanitatearen une gorenak

«Hemen ere, artearen eta bizitzaren eremu guztietan bezala, une gorenak, ahaztezinak, oso arraroak dira», idatzi zuen Stefan Zweig austriarrak. Horretaz kontziente, Aritz Galarragak liburu honetan bildu ditu humanitatearen une goren batzuk, alegia, eguneroko bizitza arruntaren gauza txikiak, gorabehera ezdeusak, lehen kolpean atentzio berezirik ematen ez dutenak, aktualitatearen diktaduratik urrundu eta inguruko errealitateari begiratzen diotenak. Ezinbestean agertzen dira hala irakurketak, lagunarteak, kotidianitateak eskaintzen dituen sorpresa atseginak –eta, batzuetan, ez hain atseginak–. Paseoaz, siestaz, ardoaz ari zaizkigu testu batzuk, hilerrietako bisita, edertasun, inskripzioez beste batzuk, Mitteleuropaz, Mediterraneoaz, noski Frantziaz, eta ia-ia pertsonaia …

Paperback, 188 pages

Euskara language

Published Jan. 17, 2022 by Alberdania.

Show more
ISBN:
978-84-9868-770-5
Copied ISBN!

View on OpenLibrary

Reviews

Une gorenak irakurtzen

dazleak dio artikulu bilduma honetako une batean ez duela nahi "intelektualtzat har" dezan inork. Alde horretatik, liburu hau porrot handi bat da ze jakintza eta hausnarketa-indar intelektual zorrotz, umoretsu eta oso kultua erakusten du Aritzek, eta eskertzen zaio.

Ikasteko liburu bat, bibliografiari esker ikasten jarraitzeko aitzakia seguruenik. Eta bibliografia osoa ez irakurtzekotan, ezinezkoa mortal gehienontzat, ba idazlearen iruzkinekin "erdi-irakurritzat" jo dezakegu alferrok geure burua, Aritzek zertzelada zorrotzak ematen baitizkigu hainbat liburu eta egilerenak.